XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurrez, 202 km2 besterik ez ditu ta 49 erri bi Udaletan bildurik.

Udalok, Trebiño ta La Puebla de Arganzon dira.

Trebiño`ren benetako izena-lenengoa beintzat bai - UDA da.

Nondik datorkion izen au?.

Konde-lur au zearkatzen duan errekatxoak orrelaxe bai zuan bere izena.

Zoritxarrez, apurka-apurka ta gaztelaniari esker, errekaren izena ere galtzen joan da, ta gaur egun UDA izenik ez da aurkitzen, AYUDA baizik.

3.000 biztanle ditu TREBIÑO`k guztira.

Ta bertako zaindaria Formerio Deuna da.

Santu berezia auxe ta guztiz maitatua.

Lurra, garai batean aberatsa ba`zan ere, gaur egun naiko legorra ta utzia aurkitzen da.

Industriaren erreztasunak jende asko, sendi osoak itagi, atxur, mando, golde ta areak uztera beartu ditu.

Geienak Gasteiz`era jetxiak dira, bakar batzuk Burgos`era.

Jantzi ta oiturak, berriz, Arabakoen antzekoak dira.

Gauza guztietan, eginkizun zibillekoetan Burgos`i lotua baldin ba`dago ere, Eliz-barruti bezala Araba`koa da.

Trebiñotarrak arabar (euskaldunak, beraz) sentitzen dira, gazteak batez ere.

Edozein etxetan sartzen zeralarik ere, Lauburu, Ikurria beste euskal ezaugarriak ikustea ez da batetxo ere arritzekoa.

Burgos`ek TREBIÑO ez du askatu nai.

Beretzat nai du ta ez beste iñorentzat.

Eta ematekotan, beste lurralde baten truke izango litzake.

Zein ote dago prest bere ama utzi ta ama-ordezko batengana iges egiteko?.

Eta nork du eskubide seme baten askatasuna galerazteko?.

Euskal izenak

Ona emen beste datu bat TREBIÑO Euskalerriari lotua dagola adierazten diguna Konde-lur ontako izenen euskal kutsua, euskaltasuna obeto esanik.

Izen oiek, bat baiño geiago dira, noski.

Ikusi ditzagun, beste askoren artean, bakar batzuk: Argote, Galbari, Laño, Uzkiano, Saseta, Arluzea, Markina (gaur Markinez), Arrieta, Marauri.

Beste askok, berriz, galdua dute euskal izena, gaztelaniaren onerako.

Jakingarriak Kondairari jarraituz, eta Araba`koa dan ala ez eztabaidari utzirik, ikus ditzagun beste zenbait jakingarri.

Naparroa utzi (edo utzi erazi) ta Castilla`ri lotu zanean, independiente bezala gelditu zan.

Esan bezala, 13`gn gizaldiaren asieran gertatu zan au dana.

Lurrak neurtu ta mugatzean, Zaldiaran`go Gaztelu`raño mugutua izan zan.